SINOPSIA
Lehenengo solairua
Eguneroko errutinan, ezarritako ordenean eta harremanean babestutako bi ahizpa lasai asko bizi dira beren betiko etxebizitzan. Norbaitek atea jo du. Nor ote da? Badaezpada hobe ez irekitzea. Gutun bat ate azpitik agertzen da. Beraien BIZITZA aldatuko al da… ala ez!!!
Bigarren solairua
Bi lagun, Margarita eta Trinidad, urte amaiera ospatzeko elkartzen dira. Agian datorren urtea hobea izango da. Norbaitek atea jo du. Beraien laguna Nina ote da? Jendartean gero eta ohikoagoa den zuhurtziak eta beldurrak zera sortzen dute: paranoia, zentzugabekeria eta absurdua, baita krudelkeria ere. Komedia beltz honek umorea eta gizakiaren alderik ilunenari buruzko gogoeta batzen ditu, dibertsioa salbatzeko dena justifikatzeko gai dena.
IRUDIAK



FITXA ARTISTIKOA
Zuzendaritza: Lierni Fresnedo
Aktoreak: Araitz Larrea, Amaia Herrero eta Edurne Agirrezabala
Jantziak: Orratx antzerki taldea
Argiztapena: Txema Rivera
Soinua: Txema Rivera, Amaia Legorburu
Espazio eszenikoa: Txema Rivera, Joxean Intziarte
Hizkuntza: Euskara
Diseinu grafikoa: HARIRA komunikazio grafikoa
Kudeaketa: Mertxe Larrea
Harremanetarako: orratxlezo@gmail.com
