SINOPSIA

Mugarik gabeko komedia, UBU ERREGE pertsonaia, txontxongilo sinboliko baldarra bera, pertsonaia bat baino askoz gehiago da. Haren hitz-jarioak basakeria, ankerkeria eta hizkera absurdoa eta zakarra biltzen ditu bere baitan, erakunde guztien eta erregimen guztien parodia batean.

UBU berekoia, kaskarra, mespretxagarria eta zitala da eta boterteren ur lohitsuetan ugaritzen direnpertsonaien ordezkari leiala. Beti aberasteko eta boterean irauteko prest dago, bidean nor zapaltzen duen axola gabe. Gerrak, erailketak eta traizioak egingo ditu, gutxi batzuk aberasteko beste askoren bizitzaren kontura.


IRUDIAK


FITXA ARTISTIKOA

Zuzendaritza: Lierni Fresnedo

Aktoreak: Araitz Larrea, Amaia Herrero, Joseba Salaberria, Edurne Agirrezabala, Edurne Goikoetxea, Nagore Perez, Jurgi Sarasola, Aratz Ziganda eta Bego Azpiazu

Jantziak: Orratx antzerki taldea

Argiztapena: Txema Rivera

Soinua: Txema Rivera, Amaia Legorburu

Espazio eszenikoa: Txema Rivera, Joxean Intziarte

Hizkuntza: Euskara

Itzultzailea: Nagore Perez

Diseinu grafikoa: HARIRA komunikazio grafikoa

Kudeaketa: Mertxe Larrea

Harremanetarako: orratxlezo@gmail.com