III. ANTZERKI UZTA TOPAKETAK ORERETAN
Oarsoaldeako antzerki eskolak bildu eta III. Topaketa ospatuko dute aurten taldeko txikienek.
Orain dela bi urte Lezon hasi zen egitasmoa da hau. Iaz Oiartzunen ospatu zen bigarrenez antzerki uzta. Aurten Errenterian bilduko dira antzerki eskoletako gazteak martxoaren 29an egun osoko egitarauaz gozatzeko.
BIDAIA GALDUAK-EN ESTREINALDIA LEZON

«Bidaia galduak» antzezlanaren estreinaldia edukiko dugu ekainaren 28an eta 29an Lezoko Gezala auditoriumean. Antzezlanari buruzko informazio gehiago hemen.
Sarrerak eskuragarri daude jada lezo.eus webgunean.
BELDURREZKO ISTORIOEN KONTAKETA DRAMATIZATUA

Beldurrezko istorioak entzuteaz gozatzen baduzu hau zuretzako da, urriaren 31ean Lezon arituko baikara «Ilunpean entzuteko kontakizunak…» kontatzen.
ANTZERKI TALDE AMATEURREN JARDUNALDIAK LEZON

Aurreko urteko Antzerki Talde Amateurren Topaketei jarraipena eman nahian, Lezoko ORRATX! antzerki taldeak, Lezoko udala, EHAZE eta beste hainbat eragileen laguntzarekin, aurten ere Antzerki Talde Amateurren Topaketak antolatu ditu LEZOn. Talde amateurrei eskainitako asteburu oso bat prestatu du ORRATX!ek eta larunbatean, zehazki, topaketa bat antolatu du talde amateurren inguruan talde hauen egoeraz mintzatzeko. Bertara gonbidatu nahi zaituztegu!
Egitarauaren berri edukitzeko egin klik hemen